XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sistema osoan lorturiko energia; - Garia, garagarra, arkumeak, esnea, haragia eta abar: 3.398.000 MJ/urte.

Bestalde, sisteman gastatu den energia (84.230 MJ/urte) eta sistemak ekoiztutakoa (3.398.000 MJ/urte) konparatzen baditugu, 40,4 bider handiagoa dela ikusiko dugu.

Maringdarren kasuan lortutako etekina bikoiztu egiten da hemen.

Horren arrazoia zaldien indarraren erabilpenean dago, zeren eta zaldien lana kontutan hartuz, energi sarrerari beste 240.000 MJ/urte erantsi behar bait zaizkio, errendimendu energetikoa honela geratzen delarik: , hau da, maringdarren sistemaren erdia.

Dena den, zaldien energia, Fyfieldeko belardi, larre eta soroetatik irteten zen, beraz energia lur-zati batetik bestera transferitu besterik ez zen egiten.

Horregatik, benetako efikazia lehendabizikoa litzateke, hau da, sartzen zena baino 40 bider energia gehiago ateratzen zen horrelako sisteman.

Hektarea bakoitzean lorturiko energia 7.386 MJ zen.

Emaitza hau maringdarrek lorturikoa baino bost bider handiagoa da lur osoa kontutan hartzen denean, baina maringdarrak une batean erabiltzen ari diren lurra bakarrik kontsideratuz, maringdarren emaitza Fyfieldarrena baino 2,5 bider handiagoa da.

Horren arrazoia, Fyfieldarrek, beren lurraren zati handi bat animali energia eta ongarria lortzera lotu behar izatean datza.